2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa 2010eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz, eta 2010eko plantilla organikoan eginiko aldaketaren hasierako onespena jendaurrean egoteko epea inork haren aurka alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta osorik argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hasierako onespenaren erabakia 2011ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 13an.
Antsoainen, 2011ko otsailaren 1ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.
ERANSKINA
Aldaketa 2010eko plantilla organikoan
2010eko plantilla organikoan eginiko aldaketa da plantilla organiko horretako 4005 zenbakiko kabo lanpostua amortizatzea, egun hutsik baitago.
Kodea: 4005. Lanpostua: kaboa. Lanpostu kopurua: 3. Araubide juridikoa: F. Maila/taldea: C. Sarbidea: O.L.M. Lanpostuko osagarria: 20,28. Berariazko osagarria: 48. Mailako osagarria: -. Hizkuntz eskakizuna: -. Egoera: H.
Iragarkiaren kodea: L1101785