2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2011ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oibarren, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L1101781