30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

5/2011 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 86/2010 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko berrehun eta berrogeita hiru lanpostu (horietatik 21 lan-araubidekoak, lanaldi partzialeko kontratuarekin) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 114/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostuak, orduan tramitatzen ari ziren lekualdatze-lehiaketetan hutsik gelditzen zirenak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2010eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 86/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Aipatutako ebazpenaren II. eranskinean zenbait akats atzeman direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da horiek zuzentzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 13ko 86/2010 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea, ondotik adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

"56 lanpostu huts Oinarrizko Osasun Laguntzan:

-2 lanpostu Barañaingo OOLTan. Lanpostu zenbakiak: 69433 eta 69444.

-4 lanpostu Arrosadiko OOLTan. Lanpostu zenbakiak: 66822, 66823, 69446 eta 69471.

-Lanpostu bat Uharteko OOLTan. Lanpostu zenbakia: 66616."

Honela behar du:

56 lanpostu huts Oinarrizko Osasun Laguntzan:

-2 lanpostu Barañaingo OOLTan. Lanpostu zenbakiak: 69443 eta 69444.

-3 lanpostu Arrosadiko OOLTan. Lanpostu zenbakiak: 66822, 66823 eta 69471.

-Lanpostu bat Mendillorriko OOLTan. Lanpostu zenbakia: 69446.

-Lanpostu bat Uharteko OOLTan. Euskarazko 1. jakite maila behar da. Lanpostu zenbakia: 66616.

Honako hau dioen tokian:

"18 lanpostu huts Tuterako Osasun Barrutian:

-9 lanpostu Tuterako "Reina Sofía" ospitalean. Lanpostu zenbakiak: 64039, 65608, 68301, 69980, 64040, 67363, 67813, 68765 eta 68792.

-2 lanpostu Tuterako ekialdeko OOLTan. Lanpostu zenbakiak: 69983 eta 67365."

Honela behar du:

18 lanpostu huts Tuterako Osasun Barrutian:

-9 lanpostu Tuterako "Reina Sofía" ospitalean. Lanpostu zenbakiak: 64039, 65608, 68301, 69980, 64040, 67363, 67813, 68765 eta 64792.

-2 lanpostu Tuterako ekialdeko OOLTan. Lanpostu zenbakiak: 69983 eta 67635.

Honako hau dioen tokian:

"Ordezkoa: Blanca Aranzueque Jiménez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko A zentroko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko burua."

Honela behar du:

Ordezkoa: Blanca Aranzueque Jiménez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Kudeaketarako "A" Ataleko burua.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1101880