30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2439/2010 EBAZPENA, abenduaren 23koa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 75.000 eurotik gorako esparru-akordioak esleitzeko eskumena Nafarroako Foru Komunitateko Ehun eta Odol Bankuko zuzendariaren esku uzten duena.

75.000 eurotik gorako esparru-akordioak esleitzeko eskumena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak dauka, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 11.1.j) artikulua aplikatuz.

Eraginkortasun arrazoiengatik, gomendagarria da eskumen hori maila beheragoko beste organo baten esku uztea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 15.1 artikuluak xedatzen du zuzendari kudeatzaileak bere eskudantziak besteen esku uzten ahalko dituela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak xedatzen duenez, organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahalko dira, organo horiek mendetasun-lotura hierarkikorik ez izan arren. Prozedurari dagokionez, agindu horretan adierazita dago, eta eskuordetza egiten duen organoak onetsi behar du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.6 artikuluan xedaturikoarekin bat, eskuordetza baten bidez ematen diren administrazio ebazpen eta egintzetan inguruabar hori azaldu behar da berariaz eta, ondorio guztietarako, eskuordetza egin duen organoak eman balitu bezala hartuko dira.

Araubide Juridikoaren Zerbitzuko buruaren txostena eta Antolaketa eta Administrazioko zuzendariaren txostena ikusita.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Ehun eta Odol Bankuko zuzendariaren esku uztea 75.000 eurotik gorako esparru-akordioak esleitzearen gaineko eskumenak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Ehun eta Odol Bankuko zuzendariari, Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketako zuzendariari eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1100207