30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua

Susana Allende Escobes andreak, Donostiako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jose Leon Arrieta Iriarte jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Bandas y Perfiles Ingeniería, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 102/2010 betearazpen-piezaren autoen barruan, dekretua eman da, idazpuruan eta xedapen zatian hauxe dioena hitzez hitz:

Dekretua:

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Susana Allende Escobes andrea.

Donostian, 2011ko urtarrilaren 11n.

Xedapen zatia:

Ondoren azaltzen diren ondasunak, betearazpenpeko alderdiarenak baitira, hots, Bandas y Perfiles Ingeniería, S.L.renak, betearazpen honen ondorioz enbargatutzat deklaratzen dira betearazpen honen abiapuntuko diru kopuruak berdindu arte: printzipalaren 1.494,83 euro eta interes eta kostuetarako 250,00 euro.

-Berriobeitiko 438. finka.

-Inskripzioa: 3955. liburukia, 37. liburua, 49. orria.

Industriarako pabiloi edo nabea eta lursaila, 2B zenbakiaz seinalatua, Ultzamako errepideko 1,5 kilometroan. Industria pabiloiak 945,71 metro koadro ditu, eta jatorrizko finka nagusiaren parte izandako pabiloi baten ezkerreko erdia da, Ultzamako errepidetik begiratuta. Sartu eta aurrez aurre eta eskuinera dauden eskaileren 14,04 metro koadroak ez dira finka honetakoak, jatorrizko finka nagusiaren beste zatiarenak baizik. Eraiki gabeko lursailak 374 metro koadro ditu eta aurrealdean dago, pabiloiaren eta Ultzamako errepidearen artean. 14. poligono 222. lurzatia da, hiriko 1. azpieremua, 1., 2. eta 3. hiri unitateak. Kokapena: Ultzamako errepidea. Zenbakia: 2B. Herria: Berriogoiti. Katastroko erreferentzia: 14. poligonoa, 222. lurzatia, 1. azpieremua.

Lur azalera: mila hirurehun eta hemeretzi metro eta hirurogeita hamaika dezimetro koadro. Azalera eraikia: bederatziehun eta berrogeita bost metro eta hirurogeita hamaika dezimetro koadro.

Enbargoa bermatzeko neurri hauek hartzea erabaki da:

Ondasun inskribagarriak:

-Hurrengo ondasun hauen enbargoaren aurreneurrizko idatzoharra egitea Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan:

-Berriobeitiko 438. finka.

-Inskripzioa: 3955. liburukia, 37. liburua, 49. orria.

Industriarako pabiloi edo nabea eta lursaila, 2B zenbakiaz seinalatua, Ultzamako errepideko 1,5 kilometroan. Industria pabiloiak 945,71 metro koadro ditu, eta jatorrizko finka nagusiaren parte izandako pabiloi baten ezkerreko erdia da, Ultzamako errepidetik begiratuta. Sartu eta aurrez aurre eta eskuinera dauden eskaileren 14,04 metro koadroak ez dira finka honetakoak, jatorrizko finka nagusiaren beste zatiarenak baizik. Eraiki gabeko lursailak 374 metro koadro ditu eta aurrealdean dago, pabiloiaren eta Ultzamako errepidearen artean. 14. poligono 222. lurzatia da, hiriko 1. azpieremua, 1., 2. eta 3. hiri unitateak. Kokapena: Ultzamako errepidea. Zenbakia: 2B. Herria: Berriogoiti. Katastroko erreferentzia: 14. poligonoa, 222. lurzatia, 1. azpieremua.

Lur azalera: mila hirurehun eta hemeretzi metro eta hirurogeita hamaika dezimetro koadro. Azalera eraikia: bederatziehun eta berrogeita bost metro eta hirurogeita hamaika dezimetro koadro.

Horretarako, igor bekio manamendu bikoiztua erregistratzaile jaunari, erabakitako idatzoharra egin dezan, baita hori egin izanaren ziurtagiria, ondasunen titulartasunarena eta, halakorik bada, ondasunen gaineko zama edo kargena ere, eta bulego judizial honi adieraz diezaion ba ote den geroagoko idazpenik idatzohar horretako enbargoan eragina izan dezakeenik.

Manamenduan ebazpen hau sartuko da eta erregistroari dagokionez irmoa dela adieraziko da.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen (PZL) 629.1 artikuluak eta Hipoteka Erregelamenduaren 418.ak agintzen duten moduan, igor bedi gaur bertan manamendua aipatu erregistrora:

1. Faxez.

2. Posta ziurtatuz, jaso izanaren agiri eta guzti.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Jakinaraz bekie enpresa zordunaren langileen ordezkariei.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurka egiteko bidea: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 eta 185.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Bandas y Perfiles Ingenieria, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Donostian, 2011ko urtarrilaren 12an.-Idazkari judiziala, Susana Allende Escobes.

Iragarkiaren kodea: J1100939