4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 73/2009 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Asier Zubigaray Alemanek eta Miguel Angel Mayora Erasunek eskaturik, Cva Arratxea, S.L.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000073/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
"Justo Migueles Otero jaunaren aldeko esleipen autoa, hala badagokio, eman aurretik, erabaki da alderdiei eta Migueles Otero jaunari zitazioa egitea, epaitegi honetan ager daitezen 2011ko otsailaren 16ko goizeko 13:00etan, aipatu den hirugarrenak onets dezan enkantean jarritako ibilgailuen errematearen lagapena, alderdi betearazleek haren alde egina, eta errematearen prezioa ordain dadin.
Manten bitez enkantean parte hartu duten pertsonek jarritako gordailuak, aipatu den onarpena gauzatu arte.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).
Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.
Sinatua. Idazkari judiziala".
Eta Cva. Arratxea, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2011ko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1102403