4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak
betearazteko 112/2010 prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: David Fuertes Ranek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Prolivisa Promociones Inmobiliarias, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 112/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Arrazoibide juridikoak.
Bakarra.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 274. artikuluan ezarritakoaren arabera, zilegi da betearazpenpeko enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzea betearazpen honen ondorioetarako, aurretik egin zaion kaudimengabezia-deklarazio judiziala behar adinako oinarria baita beste betearazpen batzuetan ere kaudimenik gabe iraunen duela uste izateko.
Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Prolivisa Promociones Inmobiliarias, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzea behin-behinekoz 4.281,47 eurori aurre egiteko, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu.
Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hori erabaki eta sinatzen dut.-Idazkaria.
Eta Prolivisa Promociones Inmobiliarias, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Perez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1100976