4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak
betearazteko 208/2010 prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Mari Carmen Aranguren Ciak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Limpiezas Industriales Velate, S.L.ren, Limpiezas Marezpe, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000208/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
"Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Mari Carmen Aranguren Ciak eskaturik, ondotik aipatuko diren enpresen aurka, ondotik adieraziko diren diru kopuruak direla eta. Hona hemen enpresak eta diru kopuruak:
Limpiezas Industriales Velate, S.L.: 495,39 euroko printzipala eta 51,15 euro berandutzagatik, guztira 546,54 euro, gehi 32,79 euro interesetarako eta 54,65 euro kostuetarako.
Limpiezas Marezpe, S.L.: 342,15 euroko printzipala eta 35,31 euro berandutzagatik, gehi 495,39 euro (lehenbizikoarekin solidarioki), guztira 872,85 euro, gehi 52,37 euro interesetarako eta 87,285 euro kostuetarako. Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.
Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.
Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut."
"Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.
Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).
Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut."
Eta Limpiezas Marezpe S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1100929