4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 234/2009 prozedura
Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: María Idoya Flores Razquinek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Construcciones Juan Bautista Flores, S.A.ren aurka Lan arloko 1. Epaitegi honetan bideratzen ari den 234/2009 betearazpen-prozesuan, hitzez hitz honako hau dioen antolaketarako eginbidea eman da:
Rosa M. Valencia Ederra idazkari andrearen antolaketarako eginbidea
Iruñean, 2011ko otsailaren 4an.
Ibilcieta andreak idazki bat aurkeztu baitu, erants bedi, eta horren edukia ikusirik, 2011ko martxoaren 11ko 10:00etan eginen den enkante publikotik kanpo gelditzen da Panasonic TX-25-Px-1F telebista; ondasunen balorazioa 1.440 eurokoa izanen da guztira, eta, horrenbestez, indarrik gabe uzten da ondasun horren kontrako enbargoa.
Argitara bitez enkantea iragartzeko ediktuak komunitate honetako aldizkari ofizialean eta epaitegi honen iragarki-oholean.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).
Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.
Idazkaria.
Horiek horrela, alderdi demandatuari enbargatutako ondasun hauek aterako dira enkantera:
-Ordenagailu eramangarria, HP-PA 286A modelokoa.
-Hewlett Laser-jet 1100 inprimagailua.
-HP-Hstind-2802 ordenagailua.
-Lauki formako bulego-mahai zuria, bi metrokoa, metalezko hankak dituena.
-Ilargierdi formako mahai zuria, 1,30 metrokoa.
-Bulegoko bi aulki.
Ondasun horiek 1.440 eurotan baloratu dira (mantendu egiten da balorazioa).
Enkantea egiteko baldintzak
Epaitegi honen egoitzan eginen da (San Roke kalea, zk.g., Iruña), 2011ko martxoaren 11n, goizeko 10:00etan.
Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.
Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:
Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030 1846 42 0005001274 kontuan, hain zuzen, 3158 0000 64 0234 09 kontzeptua jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.
Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean sartu beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.
Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.
Eta, behin Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2011ko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1102335