30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 269/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko abenduaren 21ean.

Nik, M. Paz Benito Osesek, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 269/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Minerva Cordero Durún eta Saray Falcon Yold; hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Minerva Cordero Durán eta Saray Falcon Yold absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2010eko abenduaren 21ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Minerva Cordero Duráni eta Saray Falcon Yoldi jakinarazteko balio dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.- Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1100965