4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 696/2009 judizio arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
Baiesten dut Belen Goñi Jiménez prokuradoreak Construcciones Juan Ramon Mora Gómez de La Torre, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den IPT Lyntone, S.L. kondenatzen dut demandatzaileari 4.752 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta IPT Lyntone, S. L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1100968