30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ediktua

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Leozko Udal Plana behin betiko onetsi zuen Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren uztailaren 1ko 177/2008 Foru Aginduaren aurka Alberto Ramón Zulet Arangurenek jarritako 426/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokionez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2010eko urriaren 28an horri buruz emaniko 511/2010 epaiaren bidez deuseztaturik gelditu direla aipatu Plan Orokorrak Amunarrizketako 1 exekuzio unitatearen gainean emaniko determinazio guztiak.

Iratxetan (Leotz), 2011ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1101592