2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Aurrekontuko 7/2010 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 7/2010 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2010eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Kreditu gerakin hauek sartzea erabaki da:
-7. aldaketaren espedientea.
Kontu-saila: 1-441-762: Sunbillako Udalaren derrama, Mendaurko soluzioa. Zenbat diru zuen: 52.000,00 euro. Gehitzen den kreditua:
119.564,41 euro. Emaitza, guztira: 171.564,41 euro.
Finantzabidea:
1 91703 kontu-saila "Sunbillako Mendaurko soluziorako mailegua". 119.564,41 euro.
Donezteben, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1101598