30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Udalak, 2011ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1102268