2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Lur Gorri Vasconavarra, S.L. Jarduera: elikagaiak banatzea eta saltzea. Tokia: Gipuzkoako errepidea, 22; Aitzoain.
Berriobeitin, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1101610