30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2011ko urtarrilaren 20ko osoko bilkuran, 2011. urteko plantilla organikoa, Udaleko eta Musika Eskolako langileena, onetsi du hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beran, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1101921