1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
165/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena Sonia Ontoria del Cura andreak, ELA sindikatu konfederazioa ordezkatuz, jarritako 290/2010 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.
Sonia Ontoria del Cura andreak, ELA sindikatu konfederazioa ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak maiatzaren 21ean emandako 354/2010 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, Sonia Ontoria del Cura andreak, ELA sindikatu konfederazioa ordezkatuz, jarritako gora jotzeko bi errekurtsoak baztertu ziren. Horietako lehenak honako hauei egiten zien aurka: oporren, lizentzien eta baimenen araudia aplikatzeko antolamenduari buruzko uztailaren 20ko 6/2009 zenbakidun jarraibideei, agintarien dibisioko kideen ordutegi araubidea aplikatzeko irizpideei buruzko uztailaren 20ko 7/2009 zenbakidun jarraibideei, eta zerbitzua dela-eta mantenu beharrei erantzuteari buruzko ekainaren 24ko 8/2009 zenbakidun jarraibideei. Denak ere Nafarroako Foruzaingoko buruak emanak dira. Bigarrenak, berriz, aipatutako jarraibideak deusezteko hark egindako eskaera ustez ezesteari egiten dio aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio-espedientea igor diezaiotela eta epatzeak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Sonia Ontoria del Cura andreak, ELA sindikatu konfederazioa ordezkatuz, jarritako 290/2010 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.
3. Ebazpen hau igortzea Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira, eta Sonia Ontoria del Cura andreari jakinaraztea, ELA sindikatu konfederazioa ordezkatzen duen aldetik, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 24an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1101983