30. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko urtarrilaren 31n hartua, 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, gutxieneko erretiro- nahiz alargun- eta umezurtz-pentsioak eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen dituena.

2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen 11.3.a) artikuluan zehazten denez, eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak 2011. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horretarako, 2011rako soldaten zenbatekoak eta garestitasun plusa 2010erako ezarritakoak izanen dira, hots, 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legean xedatutakoak.

Bestalde, aipatu foru legearen 11.5.1 artikuluan ezartzen denez, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, 2010. urterako ezarritakoa izanen da, hots, 13.937,00 eurokoa. Zenbateko hori, 2011. urterako eguneratuta, 14.185,64 euroan finkatu da azkenik, 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko (artikulu hori aipatzen da 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen 10. artikuluan).

Halaber, foru lege berberaren 11. artikuluaren 6. idatz-zatiak ezartzen duenez, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldata adinako zenbateko gordina izanen da urteko. Ildo horretan, lege-agindu horren 7. idatz-zatiak azaltzen duenez, aipatu 11.6 artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen Montepioetako edozeinen kargura, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik. Eta zera ere dio: "Aurreko lerrokadan xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik".

Beraz, bidezko da 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, 2011. urtean gutxieneko erretiro- nahiz alargun- eta umezurtz-pentsioak eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak eguneratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duena, 2011.urtean 14.185,64 eurokoa izanen da.

2. Beste alde batetik, gutxieneko alargun- eta umezurtz-pentsioak, azken horri dagokionez 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen 11. artikuluaren 7. idatz-zatiko bigarren paragrafoan agertzen den salbuespenarekin (horien zenbatekoaren erreferentzia lanbide arteko gutxieneko soldata baita), 2011.urtean 8.979,60 eurokoak izanen dira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean aurreikusita dagoen eskubide pasiboen sistemako umezurtz-pentsioei ere aplikatuko zaie, onuradunak aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira.

3. Halaber, eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2011. urterako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxako eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1

12.679,47

9.364,01

2

10.430,74

8.883,69

3

9.285,63

8.639,47

4

8.825,65

8.541,59

5

8.437,80

8.458,97

6

8.080,46

8.382,48

7

7.741,79

8.502,24

8

7.505,71

8.767,27

9

7.163,97

8.694,21

10

6.962,77

8.492,08

11

6.781,66

8.386,15

12

6.392,63

8.156,46

13

6.127,37

8.026,43

14

5.643,41

7.779,48

15

5.197,74

7.423,31

16

4.925,98

7.263,28

17

4.476,78

7.103,54

4. 2011rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

-Soldata: 7.922,34 euro.

-Fakultatiboaren lanpostua: 5.177,43 euro.

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

-Soldata: 4.578,80 euro.

-Fakultatiboaren lanpostua: 4.142,26 euro.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ondorio ekonomikoak 2011ko urtarrilaren 1etik sortuko ditu.

6. Erabaki hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira (Gizarte Prestazioen Zerbitzua) igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 31n.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1101758