1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
10/2011 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 17an emandako 141/2010 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 17an emandako 141/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Ebazpen hori 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.
Ikastetxeek administrazioko eta zerbitzuetako langile gabeziari aurre egiteko, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari proposatu zion aipatutako dealdian (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzekoa) sartzen diren lanpostuetan zenbait aldaketa onartzea.
Plantilla aldaketa horietako batzuk, eta lanpostuen atxikipen aldaketa batzuk, 2010eko irailaren 1etik aurrerako ondorioak zituzten, ikastetxeen 2010-2011 ikasturterako beharrak asetzeko asmoz. Horri dagokionez, azpimarratu behar da lanpostu horiek lekualdatze-lehiaketan eskainiak zirela, 2010eko irailaren 1ean (lehiaketako lanpostuez jabetzeko egunean) zuten egoeraren arabera.
Horren ondorioz, Burlatako Ibaialde BHIri atxikitako 2 lanposturi (plantillan 32938 eta 33992 zenbakiak dituztenei) euskarazko 2. jakite maila esleitzen zaie eta Atarrabiako Pedro de Atarrabia DBHIri atxikitzen zaizkio.
Berriozarko DBHIri atxikitako lanpostu bati (plantillan 33229 zenbakia duenari) euskarazko 2. jakite maila esleitzen zaio.
Basoko BHIri atxikitako lanpostu bati (plantillan 34669 zenbakia duenari) euskarazko 2. jakite maila esleitzen zaio eta Zizur Nagusiko Zizur-DBHIri atxikitzen zaio.
Azkenik, Biurdana BHIri atxikitako lanpostu bati (plantillan 35729 zenbakia duenari) euskarazko 2. jakite maila esleitzen zaio.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 141/2010 Ebazpena aldatzea. Haren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Ebazpen horren 1.2 oinarria, deialdiko lanpostuak zerrendatzen dituena, honela geratu da idatzita:
43 lanpostu, Hezkuntza Departamentuan, plantilla organikoan zenbaki eta destino hauek dituztenak:
-41 lanpostu Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusian:
- 3, Ribera del Arga BHIn. Plantillako zenbakiak: 30026, 31893 eta 36361. Destinoa: Azkoien.
- 2, Marques de Villena BHIn. Plantillako zenbakiak: 30900 eta 33355. Destinoa: Martzilla.
- 2, Donapea IIPn. Plantillako zenbakiak: 31092 eta 35838. Destinoa: Iruña.
- 2, Sierra de Leyre BHIn. Plantillako zenbakiak: 31404 eta 35639. Destinoa: Zangoza-Irunberri.
- 1, Eunate BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 31695. Destinoa: Iruña.
- 1, Amazabal BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 32639. Destinoa: Leitza.
- 1, Askatasuna BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 32668. Destinoa: Burlata.
- 2, Pedro de Atarrabia BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakiak: 32938 eta 33992. Destinoa: Atarrabia.
- 1, Berriozarko DBHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 33229. Destinoa: Berriozar.
- 1, Toki Ona BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 33379. Destinoa: Bera.
- 1, Basoko BHIn. Plantillako zenbakia: 33473. Destinoa: Iruña.
- 1, Zizur-BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 34669. Destinoa: Zizur Nagusia.
- 1, Sancho III el Mayor BHIn. Plantillako zenbakia: 34459. Destinoa: Tafalla.
- 3, Ega BHIn. Plantillako zenbakiak: 34882, 35738 eta 36057. Destinoa: San Adrián.
- 1, Alaiz BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 34965. Destinoa: Barañain.
- 2, Valle del Ebro BHIn. Plantillako zenbakiak: 35643, 37444. Destinoa: Tutera.
- 1, Lekaroz/Elizondo BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 35682. Destinoa: Lekaroz/Elizondo.
- 1, Biurdana BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 35729. Destinoa: Iruña.
- 1, Iturrama BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 31967. Destinoa: Iruña.
- 1, Dantza Eskolan. Plantillako zenbakia: 35745. Destinoa: Iruña.
- 2, Politécnico Tafalla BHIn. Zenbakiak: 35831 eta 37442. Destinoa: Tafalla.
- 1, ETI IIPn. Plantillako zenbakia: 35832. Destinoa: Tutera.
- 1, Azagrako DBHIn. Plantillako zenbakia: 36076. Destinoa: Azagra.
- 1, Goi Mailako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Integratuan. Plantillako zenbakia: 37436. Destinoa: Imarkoain.
- 3, Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Plantillako zenbakiak: 34299, 38045 eta 38046. Destinoa: Iruña.
- 1, Pedro de Ursua BHIn. Plantillako zenbakia: 34034. Destinoa: Iruña.
- 3, Pedro de Ursua BHIn. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakiak: 38073, 38074 eta 38075. Destinoa: Iruña.
-2, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian:
- 1, Irakasleentzako Laguntza Zentroan. Euskararen ezagutza, 2. jakite maila. Plantillako zenbakia: 37001. Destinoa: Lekaroz.
- 1, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroan, Iruñeko Andrés Muñoz Garde HBIPrekin partekatua. Plantillako zenbakia: 35640. Destinoa: Iruña.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1102037