29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxa Kreditu Kooperatibak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Montajes y Automatización de Puertas, SALen, Mercedes Garces de Diegoren, Mercedes de Diego Martiarenaren, Andres Miguel Montaño Aramendiaren, Eulogio Rebollo Gilen, María Del Carmen López Gómezen eta José Ignacio Fernández Robredoren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 1504/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Hiri finka, industria-nabea, Berriobeitiko Bistaeder kaleko 11n dagoena. 500 metro karratuko azalera du.

Inskripzioa: Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa, 3618. liburukia, 13. liburua, 160. orria, 958. finka.

Tasazio balioa: berrehun eta berrogeita hamabi mila laurehun eta hogeita bost euro eta zortzi zentimo (252.425,08 euro).

Enkantea otsailaren 24an eginen da, 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen 2757 0000 05 150410 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Betearazpenpeko alderdiaren helbidea jakiterik ez badago, ediktu honek legezko jakinarazpena egiteko balioko du.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 13an.-Idazkaria, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1101197