29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

1/2010 aldaketa aurrekontuan

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2011ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuan 01/2010 aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, nahi duenak aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Irurtzunen, 2011ko urtarrilaren 14an.-Mankomunitateko burua, José Luis Viñas Estudillo.

Iragarkiaren kodea: L1101403