29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

142/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana. Ingurumen eraginaren adierazpena, jarduera sailkatuko udal ebazpenaren aurreko txostena eta lurzoru urbanizaezinean jarduera bat baimentzea.

Erreferentzia: espediente kodea: 22/10.

Unitate kudeatzailea: Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atala.

Telefonoa: 848426254. Faxa: 848426257.

Helbidea: González Tablas, 7.

Helbide elektronikoa: amontorf@navarra.es.

Espedientea.

Espediente mota: jarduera sailkatuak.

Aplikazio arauak: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.

Eranskina eta epigrafea: 4B, E).

Jarduera: gatz biltegia ustiatzea.

Sustatzailea: Potasas de Subiza, S.A.

IFK: A31162506.

CNAE 93-rev1: 14402 Gatzarria ateratzea.

Kokalekua: Espartza Galar.

UTM koordenatuak (Huso 30N, Datum ED50): X: 608.805; Y: 4.734.062

Udal eskatzailea: Galar.

Eskaeraren data: 2010/1/13.

Proiektua: gatz biltegia ustiatzea.

Proiektatu da gatza ateratzea bi urtetik gorako ustiapen aldi batean, eta 2,5 ha baino gehiago ukituko ditu; hortaz, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua betez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin behar da, obra, instalazio edo jarduerak egin edo baimentzeko administrazio ebazpena eman aurretik, zehazki udalaren jarduera sailkatuaren lizentzia eman edo ukatu baino lehen, arau horren 4B eranskinean sartuta baitago.

2009ko urriaren 30ean Ingurumen eraginaren azterlana sartu zen nahikotasun tramiterako. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren 2009ko azaroaren 10eko idazkiaren bidez aditzera eman zen dokumentazioa nahikoa zela, eta Ingurumen eraginaren azterlana onartu zen, Galarko Udalean tramitazioak aurrera segitu ahal izateko, 93/2006 Foru Dekretuaren 62. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Ingurumen eraginaren azterlana eta ustiapen proiektua 2010eko urtarrilaren 13an departamentu honetan sartu ziren, tramitatzeko. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren 2010eko martxoaren 25eko idazkiaren bidez, dokumentazio osagarria eskatu zitzaion sustatzaileari, eta 2010eko ekainaren 6an jaso zen.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez (2010eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 12koa) proiektua jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun baliodunez, jarduera sailkatuaren udal lizentziaren eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren ondorioetarako. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Proiektuaren laburpena eta ingurumenean eragina izanen duten ekintzen azalpena ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

Ingurumen eraginaren azterlanean proiektuak ingurumenaren gainean izanen dituen ukipenik nabarienak aztertzen dira, eta, ebazpen honetan ezarritako baldintzekin batera, neurri zuzentzaile batzuk ezartzen, ingurumenean kalte nabarmenik ez eragiteko.

Tramitatu den dokumentazioan jarduketak ongi zehaztuta daude eta, beraz, Galar Zendeako Arrobiko gatz biltegia ustiatzeko proiektuari buruz Ingurumen eraginaren adierazpena egitea proposatu da (sustatzailea Potasas de Subiza, S.A. da), aurkeztutako proposamena ingurumenaren aldetik bideragarria baita, ebazpen honetan biltzen diren baldintzak betetzen dituelako.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 64. artikuluak ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, udalaren ebazpenaren aurretik, Ingurumen eraginaren adierazpena eginen duela eta horrek, hala denean, lurzoru urbanizaezineko baimena jasoko duela.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedura behar bezala osaturik, eta urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten baititu,

EBATZI DUT:

1. Galarko udal mugapean Arrobiko gatz biltegia ustiatzeko jarduera sailkatuaren proiektuari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpena egitea, udalaren ebazpenaren aurretik. Titularra Potasas de Subiza, S.A. da.

2. Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat eginen dela agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen II. eranskinean sartutako baldintzak bete beharko dira.

3. Lehengoratze plana gauzatuko dela bermatuko da, urriaren 15eko 2994/1982 Errege Dekretua eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena (109. artikulua) aplikatuz, sustatzaileak abal solidarioa aurkeztuta, zeina uztailaren 21eko 205/1988 Foru Dekretuaren araberakoa izanen baita, edo, bestela, eskudiruzko fidantza aurkeztuta, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, 255.848 euro guztira, eta hori egin izana udalean frogatu beharko da, hark irekitzeko lizentzia eman baino lehen. Bermea bost urtean behin eguneratu beharko da, kontsumorako prezioen indizearen bilakaeraren arabera.

4. Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 64.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

5. Jardueran aldaketaren bat egiteko, titularrak aldez aurretik udalari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa den ala ez, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Irekitzeko udal lizentziaren eskaera udalean aurkeztu beharko da, obra bukaerako ziurtagiri batekin batera, zeinak bermatuko baitu instalazioak onetsitako proiektua betetzen duela, baita jarduera sailkatuaren udal lizentzian ezarri diren neurri zuzentzaile eta baldintza gehigarriak ere. Instalazioaren behin betiko planoak, egin diren neurketak eta egiaztatze praktikoak eta araudiarekiko egokitzapena ere erantsiko dira.

7. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz lurzoru urbanizaezinean jarduera baimentzeari dagokionez, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

9. Ebazpen hau igortzea udal eskatzaileari, sustatzaileari, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Ingurumen Zaintzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 24an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

I. ERANSKINA

Proiektuaren laburpena

Iruñerriko gatz hobietan 1963. urtetik 1997. urtera bitarte egindako ustiapenaren ondorioz, gatz materiala zeukan hondakindegi bat sortu zen, aire zabalean, Arrobiko alderdian.

Proiektuaren xedea da hondakindegi hori ustiatzea sodio kloruroa aprobetxatzeko; materiala gainaldeko kotatik aterako da marruskatzeko makina baten bidez, eta palaz kargatuko da kamioietan. Handik gatza fabrikatzeko Beriaingo instalazioetara eramanen da.

Ustiapen hori ingurumenaren aldetik konponbide ona dela uste da, hondakindegi horrek euriaren ondorioz sortzen dituen gatz lixibiatuen kopurua nabarmen murriztuko baita.

Hondakindegia hasiera batean ibar txiki bat zen eremuan dago, Espartza Galarko 10. poligonoko 772. eta Arlegiko 9. poligonoko 106. lurzatietan. Perimetroa GMT erpin hauek mugatzen dute.

ERPINA

W LONGITUDEA

N LATITUDEA

1 Abiapuntua

1.º 40? 40??

42.º 45? 40??

2

1.º 39? 40??

42.º 45? 40??

3

1.º 39? 40??

42.º 44? 40??

4

1.º 40? 40??

42.º 40? 40??

1 Abiapuntua

1.º 40? 40??

42.º 45? 40??

Hondakindegiaren lodiera 40 metrokoa da gutxi gorabehera. Hondakindegiaren gainazalean gehieneko kota 570 da eta gutxienekoa 500. Jatorrizko eremuaren kota 550 m-tik 490 m-tara doa, goialdetik behealdera. 2004ko jasotze topografiko batean oinarriturik, eremu horrek 581.912,587 m² ditu 3.321,107 m-ko perimetroarekin, eta gatz masak 351.375,07 m²-ko azalera du 2.461,09 m-ko perimetroarekin. Kubikazioa, berriz, 9.727.589,555 m³-koa. Dentsitatea 1,9 g/cm³-koa da gutxi gorabehera, eta horrek 18.842.420,14 tonako material erreserbak eman ditzake. Datu horietan oinarriturik, kalkulatu da NaCI erreserbak 7.976.623,44 m³ izanen liratekeela, 15.155.584,52 tona inguru.

Hondakina honela osatuta dago:

KONPOSATUA

%

BATEZ BESTEKO LEGEA

NaCl

77,4-87,2

82,00

KCl

0,12-0,88

0,40

MgCl2

0,03-0,04

0,06

CaSO4

3,8-5.49

4,66

Na2SO4

0,05-1.25

0,64

Hezetasuna

6,15-9,32

7,75

Disolbaezinak eta buztinak

1,88-6,87

5,70

Ustiapena goialdeko kotatik hasita eginen da. Marruskatzeko makina baten bidez minerala erauziko da, palaz kargatu eta kamioi batean eramanen da harrera lekuraino, Beriain-Getzeko biltegian bezalatsu. Prozesu osoa honako hau izanen litzateke:

-Prestatzea: aldez aurretik lur garbituak kendu eta ekialdeko toki aurreikusi batera eramanen dira; gero palaz berdinduko da ustiapenaren hasierako azalera, 12.000 m² inguru. Ustiapenak aurrera egin ahala, ez da beharrezkoa izanen errepikatzea, marruskatzeko makina azalera handituz joanen baita.

-Erauztea: ustiapena marruskatzeko makina autopropultsatu bat zenbait aldiz pasatuz eginen da (makina hori Beriain-Getzen erabili da dagoeneko), kanal bat irekiz, 1,9 zabalerakoa eta sakonera aldakorrekoa, 150 mm bitarte. 150 tona orduko aterako direla kalkulatu da.

-Minerala garraiatzea: garraioa kamioien bidez eginen da.

-Manufaktura.

-Lurruntzea.

-Lehortzea eta zakuratzea.

-Merkaturatzea.

Beriaingo bi plantetako lehenak urtean 112.000 tona gatz ekoizteko ahalmena du, eta bigarrenak urtean 180.000 tona ekoiztekoa. Guztira 292.000 tona urtean. Bi plantek errendimendu osoa izateko 445.000 tona atera behar dira urtean. Urtean 320 lanegunetarako kalkuluan, 1.406,25 tona ateratzen dira eguneko eta 93,75 tona orduko.

Kalkulu horiekin bat, ustiapenak kota hauek izanen ditu:

URTEAK

BOLUMENAK

KOTA

Ustiapena urtebetera

 265.262,46 m³

555

Ustiapena 5 urtera

1.224.855,08 m³

544

Ustiapena 10 urtera

2.378.999,62 m³

536

Ustiapena 15 urtera

3.640.094,31 m³

528

Ustiapena 20 urtera

4.958.989,84 m³

520

Ustiapena 25 urtera

6.591.511,85 m³

510

Ustiapena 30 urtera

7.461.940,37 m³

500

-Bertaratzeko pistetan, euririk egiten ez duenerako, ureztatzeko zisterna bat izanen da, hautsik sor ez dadin.

-Ez dago perkolaziorik.

-Isurketak. Biltegiaren perimetroaren inguruan areka perimetralen sistema bikoitz bat izanen da. Lixibiatuak dekantazio putzuetan jasoko dira eta bi hodiren bitartez Getzeko idoira eramanen dira, Getze Galarko Kontzejuaren mugapean.

-Emisioak. Marruskatzeko makinaren funtzionamenduak hautsa sorraraziko du, baina bizigunetik urrun dagoenez, eta aurreikusi diren neurri zuzentzaileak aplikatuta, ez da bizigunerik ukituko.

-Zaratak. Arlegin zarataren gehieneko mugak gaindi ez daitezen, lurrezko hesi babesle bat eginen da, neurri zuzentzaile gisa.

Proiektatutako lehengoratzeak sortuko den mendi-mazelaren egokitzapena ere jasotzen du eta, horretarako, eremu horren hondealana eginen da riperrarekin, kaltzio sulfatozko medeapena eginen da gazitasuna zuzentzeko eta landare lurra botako da gazitasun arazorik handiena duten eremuetan. Horren ondoren, dentsitate baxuko landaketa eginen da espezie hauekin, besteak beste: Quercus humilis, Acer campestre, Acer monspessulanum, Juglans regia, Tamarix gallica eta Cornus sanguinea. Halaber, belar espezieak erein eta inguru guztia itxiko da abeltzaintzako sarearekin.

Lehengoratze lana pixkanaka eta beherantz eginen da, agerian gelditzen den neurrian, gatz biltegia kendu ahala. Horretarako, planoak eta taulak aurkeztu dira, zeinetan ageri baita lehengoratzea pixkanaka eginen dela, 5 fasetan (10, 15, 20, 25 eta 30 urte).

Kanpotik ekarritako 240.000-270.000 m³-ko landare lurra bota beharra baloratu da. Metro karratuko 0,8 metro lur beharko dela kalkulatu da.

II. ERANSKINA

Ingurumen baldintzak

A) Proiektuko ekintzak Arrobiko gatz biltegiak gaur egun hartzen dituen lurzatietan soilik eginen dira. Proiektuko planoetan aipatzen diren eremuetan eginen dira landare lurraren eta soberakinen aldi baterako pilaketak. Lur eremu handiagoa okupatu nahi bada Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan tramitatu beharko da.

B) Lur eremu naturala beherantz agerian gelditzen den neurrian eginen da lehengoratze lana, 2010eko maiatzeko dokumentazio osagarrian aurkeztutako faseen planaren arabera.

C) Kanpotik behar den landare lurra ekarriko da, metro karratuko 0,8 metro lur beharko dela aurreikusi baita.

D) Proiektatutako landaketetan babesgailuak, zurkaitzak, ongarriak, ureztaketak eta hutsarteen betetzea aurreikusi dira lehenengo bi urteetarako.

E) Neurri zuzentzaileak eta baldintza teknikoak:

a) Aireratzeak.

-Eguraldi lehorrarekin marruskatzeko makina erabiltzean barreiatuko den hautsa mugatzeko, zenbait neurri hartuko dira, hala nola, gatz biltegia hezetzea, gehigarriak ihinztaketa bidez hedatzea, pilaketak olanazko, plastikozko edo beste material bateko azalekin estaltzea, haize-babesak jartzea edo antzeko eragina duten beste neurri batzuk.

b) Uretara joaten diren isurketak.

-Gatz biltegiak sortutako lixibiatuak bertako bi hodiren bidez aterako dira Getze Galarko Kontzejuan dagoen Getzeko idoiraino, enpresa sustatzailearen beste jarduera batzuetan sortzen diren gainerako gatz efluenteekin integratzeko. Bertan dagoen infiltrazioko sistema orokorraren bidez deuseztatuko dira.

-Gatz lixibiatuak ateratzeko hodietan egokiena den puntuan emaria neurtzeko ekipamendu bat jarri beharko da, unean uneko balioak eta metatuak zein diren jakiteko.

c) Meatzeko hondakinak.

-Lege baxukoa edo ustiatzeko zaila den gatz materiala, zarataren kontrako hesia eraikitzeko erabiltzeaz gainera, gatz biltegian bertan bilduko da, bukaerako kudeaketaren aurretik.

-Ustiapena hasi eta hamar urte pasatzen direnetik aurrera, eta Arrobiko kokalekuan berean beharrezkoa den eremua libratu ondoren, berariazko biltegi bat eraiki beharko da hegoaldeko partean, ustiatu gabeko gatz materiala biltzeko.

d) Zaratak eta bibrazioak.

-Jarduerak sortzen duen zarata murriztearren, zarataren kontrako hesi bat jarriko da, gutxienez 2,7 metroko garaierakoa; bereziki, Arlegiko herrigunea itzalgune akustikoan utziko du eta, orokorrean, ezarri diren immisioko gehieneko balioak betetzen lagunduko du.

F) Emisioen gehieneko balioak:

a) Zaratak eta bibrazioak.

-Jarduerak hots immisioaren gehieneko balio hauek bete beharko ditu:

ESKUALDEA

HOTS INDIZEAK

Lk,d

Lk,e

Lk,n

Arlegiko eta Espartza Galarko etxebizitzek okupatzen dituzten lurzatiak, gatz biltegitik hurbil daudenak.

55

55

45

Erabiltzen diren indizeak bat datoz epe luzerako batez besteko hots etengabearen indize baliokide zuzenduekin, egunerako (07:00etatik 19:00ak arte), arratsalderako (19:00etatik 23:00ak arte) eta gauerako (23:00etatik 07:00ak arte), hurrenez hurren, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean zehaztu bezala.

G) Zaintza eta kontrol programa:

a) Uretara joaten diren isurketak.

-Autokontrola eta erregistratzea. Titularrak gatz lixibiatuen hodien bidez ateratzen diren emari hauen kontrol eta erregistroa egin beharko du astero: guztira metatutako emaria, asteko emaria guztira, uneko gehieneko emaria eta uneko gutxieneko emaria.

b) Zaratak eta bibrazioak.

-Hasierako ziurtagiria. Titularrak, udalaren irekitze lizentzia jaso eta gehienez ere lau hilabeteko epean, ziurtagiri bat aurkeztu beharko du Udalean eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan. Ziurtagiri hori eskumena duen teknikari tituludun batek sinatu beharko du, eta horren bidez adieraziko da hots immisioko gehieneko balioak betetzen direla, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV-A eranskinean ezarritako neurketa eta ebaluaziorako metodo eta prozedurekin bat, hots zonifikazioari, kalitate helburuei eta hots emisioei dagokienez.

-Titularrak hots immisioaren gehieneko balioak betetzen diren egiaztatzeko kontrola egin beharko du urtero, 1367/2007 Errege Dekretuaren IV-A eranskinean ezarririko neurketa eta ebaluaziorako metodo eta prozedurekin bat.

-Zehazki, neurketetan lortzen diren hots mailak zuzendu egin beharko dira islapenak, sortzen diren osagai tonalak, frekuentzia baxuko osagaiak eta osagai inpultsiboak baztertzeko.

-Ulertuko da egindako neurketek hots immisioaren gehieneko balioak errespetatzen dituztela, 1367/2007 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan xedaturikoa betetzen dutenean.

Iragarkiaren kodea: F1101597