29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRE

Herritarrendako zuzeneko esleipena: herri larreak

Esleipenaren xedea: Bidaurreko herri larreek baterako ustiapen unitatea osatzen baitute zenbait finka partikularrekin, horien guztien aprobetxamendua, hamar urtez.

Esleipenaren prezioa: 4.208 euro urtean.

Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hamabortz egun naturaleko epea izanen da, eskubidea dutela uste dutenek berei esleitzeko eskaera egin dezaten.

Eskaerarekin batera, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan eskatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Bidaurren, 2011ko urtarrilaren 18an.-Kontzejuburua, José Miguel Echarte Arteta.

Iragarkiaren kodea: L1101465