29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Planeko aldaketaren gaineko jendaurreko epearen luzapena

Urdazubiko Udalak, 2010eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urdazubiko Udal Planeko egiturazko aldaketa, Dantxarinea-Landibar aldean.

2011ko urtarrilaren 12an eman zen argitara iragarkia eta espedientea jendaurrean jarri zen hilabeterako.

Ikusirik Nafarroako Gobernuko Departamentu eskudunak emaniko ebazpena, alegia, aldaketaren ingurumen eraginaren gaineko azterketa nahikoa ote zen adierazten zuena, luzatu egin da jendaurreko epea beste hilabeterako, iragaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan, interesdunek eskura izanen baitute espedientea, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Urdazubin, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1102371