29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udaltzain izendatzea (C maila)

Tuterako Udalaren udaltzain izateko zortzi lanpostu huts, C mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia 2010eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Hautapen proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2010eko abenduaren 30eko 2010001552. ebazpenaren bitartez, erabaki zuen ondoan aipatzen diren izangaiak Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario (Udaltzaingoari lotuak) izendatzea, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan:

-Javier Sagaseta Pérez.

-Carlos Antón Aguado.

-José M. Colmenero Cabezas.

-Ángel Marquina Oliveros.

-Hugo Lavilla Pascual.

-Miguel Abadía Rodrigo.

-Rebeca Lostado Martínez.

Tuteran, 2011ko urtarrilaren 24an.-Alkate-udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1101291