29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Administrari laguntzaile izendatzea (D maila)

Tuterako Udalaren administrari laguntzaile izateko bi lanpostu huts, D mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean. Hautapen proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2010eko azaroaren 16ko 1331. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen eranskinean aipatzen diren lagunak administrari laguntzaile (D mailakoak) izendatu eta lanpostu hutsak haiei esleitzea, haiek izan baitira probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak.

Tuteran, 2011ko urtarrilaren 24an.-Alkate-udalburua, Luis Casado Oliver.

ERANSKINA

-Silvia Larraga Bailo, 0876D01003 kodeko lanpostua plantillan, Sustapen eta Berrikuntza Alorrari -Festak- atxikia.

-Raquel Jiménez Ayllón, 0508D01004 kodeko lanpostua plantillan, Kirolaren, Hezkuntzaren, Gazteriaren eta Gizarte Etxeen Alorrari atxikia.

Iragarkiaren kodea: L1101277