29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzea, Iruñari atxikitako lurzatiei dagokiena, Iruñeko eta Burlatako Udalen arteko mugak aldatzearen ondorioz eta Iruñeko Udal Planeko aldaketak (S. 2 sektorea, U.I.V) eraginda.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2011ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-ENE-11 (7/CU)

Iruñeko Udal Planeko aldaketagatik (S-2 sektorea, U.I.V-Txantrea) Iruñari atxikitako lurzatien desjabetzenak ukitutako jabeen eta haien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua onetsi ondoko jendaurreko epea iragan denez, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Juridikoko zuzendariak 2010eko abenduaren 29an eman txostenarekin bat, espedientean baitago, hau erabaki da:

1. Desjabetzeko espedientea behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko UI Vko S.2 sektoreko esparruan dauden lurrak eskuratzeko, horiek Iruñeko udalerrira pasa baitira Iruñeko eta Burlatako Udalen arteko mugak aldatzeko espedientearen ondorioz, otsailaren 16ko 13/2009 Foru Dekretuak ebatzia. Horretarako, Iruñeko Udal Planeko aldaketaren onespenean (Udal Planeko aldaketa, Iruñeko eta Burlatako udalen arteko udal mugapeak aldatzearen ondorioz, Txantrea-Hegoaldea (V/S1) Plan Partzialarekin mugan) berean agertzen zen okupatu beharra, orain ere deklaratzen da"

2. Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea, erabaki honetako I. eranskinean agertzen dena, hori guztia espedientea jendaurrean egon bitartean aurkeztu den erregistroko dokumentazioari jarraikiz, eta interesdunak prozeduran agertu ondoren.

3. Erabaki hau I. eranskinean aipatu ondasun eta eskubideen titularrei igortzea.

4. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea, Nahitaezko Desjebetzeari buruzko Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraituz.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

DESJABETZEKO ESPEDIENTEAK UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Iruñeko Udal Planeko UI Vko S-2 sektoreko esparruan dauden lurrak eskuratzea

EGUNGO KATASTRO DATUAK

POLIGONOA/LURZATIA

TITULARRA

LURZATIAREN

AZAL.

UKITUTAKO

AZALERA

EGUNGO

SAILKAPENA

6/2102

MIGUEL INDURAIN EUGUI/

M.ª ISABEL LARRAYA NAVARCORENA

623,93 m2

623,93 m2

URBANIZAGARRIA

6/2103

ISABEL GARCIA-TUÑON SAGÜES

2.037,96 m2

2.037,96 m2

URBANIZAGARRIA

6/2104

PROMOCIONES CISA NAVARRA S.A.

1.274,51 m2

1.274,51 m2

URBANIZAGARRIA

6/2105

JUANA M.ª GOÑI ULI/

GENARO ULI YABAR/

M.ª CONCEPCIÓN GOÑI ULI

2.033,44 m2

2.033,44 m2

URBANIZAGARRIA

6/2106

POLICARPO IBÁÑEZ ITURRI

15,56 m2

15,56 m2

URBANIZAGARRIA

L1101438

Iragarkiaren kodea: L1101438