29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Aresoko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 8an emandako 648/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 902/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua.

2011ko urtarrilaren 10eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak adierazi zuen presakoa zela proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Aresoko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Aresoko alkate-udalburuari dei egitea, 2011ko martxoaren 1ean herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachén Barbería eta Jon Urteaga Alameda jaunak eta Alexia Mauleón Goñi andrea Administrazioaren ordezkari izendatzea, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Aresoko Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da, eta ukitutako titularrei jakinaraziko zaie, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 27an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1101517