29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Servicios Ecológicos de Navarra, S.L.: Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.I. I-Santa Luzia unitate integratuko Z4 eremuan.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2011ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-ENE-11 (9/CU).

"Iruñeko Udal Planean U.I. I-Santa Luzia unitate integratuko Z4 eremuan dagokionez aldaketa xehakatua egiteko agiria hasiera batean onetsi ondoan (2010-11-04ko osoko bilkura) jendaurrean egon da eta epe horretan inoren alegaziorik ez da jaso. Beraz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.I. I-Santa Luzia unitate integratuko Z4 eremuan, Justo Guindano Zalbak aurkeztua, Servicios Ecológicos de Navarra enpresaren izenean; hartan, hasiera batean onesteko erabakian eskatzen ziren testu arau-emailearen determinazio egituratzaile eta xehakatuak sartu dira.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Araudia

Antolamenduaren baldintzak.

Proposamenaren xedea da egungo instalazioak egokitu eta eraikin berriak egin ahal izatea, ekoizpen prozesuarekin edota ekoizpen prozesua bera hobetuko duten jarduera gauzatzeko modu berriekin zerikusia duten ingurumen arloko eskakizun berrietatik erator daitezkeen estaliko jarduerak, orain arte baimenik ez zutenak, egin ahal izateko.

Proposamen honek dakar eraikin horiek egiteko baimena ematea eta bete behar dituzten baldintzak zehaztea, kokalekuaren ezaugarri fisikoak eta jada eraiki eta finkatutakoaren ezaugarriak kontuan hartuta. Hori dela eta, gehienezko lerrokaduren marko berri bat aurreikusten da lurzati horretarako; hala, bere garaian eginiko eraikinak, gaur egun Planean proposatzen direnek ukitzen dituztenak, finkatuko dira, Santa Luziako muinoaren inguruneari zor zaion errespetua mantentze aldera, eta eremu horretako balizko eraikin berriak atzera eramateko eskatuko da.

Hona hemen Z-4 unitaterako proposatzen diren hirigintzako baldintza xehakatuak:

-Eremua zedarritzea: Unitate Integratua: Izena

Azalera (m²) 36.498 I Z-4

Kokalekua Mercairuñaren hegoaldeko industria eremua

-Egiturazko determinazioak:

Xede orokorrak:

Gaur egungo erabilerari eustea.

-Hirigintzako araubidea:

Lurzoru mota: hirilurra.

Kategoria: finkatua.

Erabilera: industria.

Baldintza orokorrak.

-Determinazio xehakatuak.

Eraikinean esku-hartzeko baldintzak:

1) Mantentze eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduketa.

2) Handitzea: eraikinaren %10a baino gutxiagoko handitzea: zuzeneko jarduketa. Hortik goitiko handitzeetarako edota eraikin berrietarako: xehetasun azterlana, lerrokadurak, altuerak eta sestrak zehazteko, ordezkoarentzat ezartzen diren baldintza berdinekin.

3) Ordezkatzea: xehetasun azterlana, lerrokadurak, altuerak eta sestrak zehazteko.

a. Lurzatiak: egungoak.

b. Lerrokadurak: planoetan grafiatuak.

c. Garaierak: Behe solairua, legeztatuta dauden BS+1 duten eraikinak finkatuta.

d. Gehieneko sakonera.

e. Lurzatiaren okupazioa: Gehienez: lurzatiaren %35.

f. Eraikitzeko azalera, gehienez.

g. Proposatutako erabilerak: Industria.

h. Etxebizitzen gehieneko kopurua.

i. Proiektuko baldintzak.

j. Aparkalekuak: Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak.

k. Bestelakoak.

Aldaketa egiteko baldintzak.

Plana garatzea.

Jarduketa sistema.

-Elementu babestuak: bat ere ez.

Beste baldintza xehakatu batzuk.

-Berrantolatzeko baldintzak.

BBPBa, oinarrizko unitatearen erabilerak, lerrokadurak eta garaierak zehaztuko dituena, bai eta antolamendu berriaren eraikuntza baldintzak ere.

-Aprobetxamenduaren handitzearen ondoriozko zamak kalkulatzea.

Proposatzen den arau aldaketaren ondorioz, eraikin berriak lurzatiaren azaleraren %35 har dezake, eta horrek irabazizko aprobetxamendua handitzea dakar.

Kontuan hartuta Estatuko lurzoruari buruzko legerian ezarritakoa (maiatzaren 28ko 8/2007 Legea eta ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua) eta espediente honetan jasotakoak, soberako aprobetxamenduaren zati bat Administrazioari eman beharrekoa da, baina ez du bestelako zamarik sortuko.

Ikusirik nola dagoen zehaztuta unitatea eta zein den aurreikusten den aldaketa, kasu honetan, Administrazioari emate hori solik ezar daiteke konpentsazio ekonomiko gisa, zeina planeamendu tresna honen bidez ezarriko baitu eta eraikuntza lizentzia bakoitza emateko unean ordaindu beharko baita.

Hala, ondorio horietarako eta kontuan hartuta industria erabilera dela aurreikusitakoa, hauxe da Udal Planaren aldaketaren ondorioz sortuko den eraikigarritasunaren gehikuntza:

-Unitatearen azalera: 36.498,00 m2.

-Erabilera aurreikusia:

  • industria.
  • Okupazioa.

-Egungo egoera: 10.288,34 m2.

-Aldaketaren ondoriozko egoera: 12.774,30 m2.

-Eraikigarritasunaren gehikuntza: 2.485,96 m2.

Azken finean, batez besteko eraikigarritasunaren gehikuntza, industria erabilerarako, 2.485,96 m²-koa izanen da, eta horri aplikatuko zaio Nafarroako hirigintzako legerian azkenean ezartzen den lagapen-portzentajea; portzentaje horrek, hasiera batean, %10ekoa izan beharko luke, 35/2002 Foru Legeak jasotzen duen lagapen-portzentajea aplikatuz gero.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Jarduneko alkatea, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L1101382