29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Elikagaien industriako lau teknikariren izendapena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 4an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-ENE-11 (3/PR).

«Iruñeko Udaleko elikagaien industriako teknikari izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, 2008ko irailaren 9an, Tokiko Gobernu Batzarra, eta hura 2008ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, eta 2008ko 149.ean, azaroaren 18an. Ikusirik epaimahaiak egindako proposamena eta, orobat, espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Elisabet Alcántara Ruiz, María Arantzazu Beguiristáin del Castillo, Rafael Cilla Ruiz eta Brígida Ruth Leache Belzunegui Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, elikagaien industriako teknikariaren kategoriarekin.

2. Izendapen honek ondorioak izanen ditu erregelamenduaren araberako tramiteak bete ondotik."

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 4an.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L1101007