29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2010eko aurrekontuko 3. aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarren aldaketa aurrekontuan: kreditu bereziak sortzea

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileria gastuak: 13.302,90 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 5.100,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.402,90 euro.

Finantzabidea:

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 5.103,60 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 13.299,30 euro.

Finantziazio iturriak, guztira: 18.402,90 euro.

Murillo El Cuenden, 2011ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L1101220