29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Murchanteko goi horniduraren adarra" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 29an emandako 477/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 849/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatutako proiektuari, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, ebazpen horren xedapen zatian adierazitakoaren arabera.

2011ko urtarrilaren 10eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Murchanteko goi horniduraren adarra" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, baita Cascanteko, Tulebrasko eta Barillasko alkate-udalburuei ere, 2011ko otsailaren 22an eta 23an aipatutako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachén Barbería eta Jon Urteaga Alameda jaunak eta Alexia Mauleón Goñi andrea Administrazioaren ordezkari izendatzea, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cascanteko, Tulebrasko eta Barillasko udaletxeetako iragarki oholean, eta ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna den edo bizitoki jakinik ez duen kasuetarako.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 20an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Cascanteko Udaletxea (Nafarroa).

Eguna: 2011ko otsailaren 22a.

HITZORDUA

TITULAR EDO HELBIDE EZEZAGUNAK,

EDO BIZITOKI JAKINIK EZ DUTENAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

13:30

Juan Ramón Dupla Dupla jaunaren oinordekoak

M.ª Jesús Dupla Dupla andrea

3

521

Cascante

Aktak egiteko tokia: Tulebrasko Udaletxea (Nafarroa).

Eguna: 2011ko otsailaren 23a.

HITZORDUA

TITULAR EDO HELBIDE EZEZAGUNAK,

EDO BIZITOKI JAKINIK EZ DUTENAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

10:45

Mercedes Ullate Inac andrea

2

164

Tulebras

Iragarkiaren kodea: F1101089