29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

UE-8 unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones Sainz Arpón, S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2011ko urtarrilaren 13an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen: UE-8 unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones Sainz Arpón, S.L.k sustatua, 2008ko azaroaren 6an hasiera batean onetsi ondoren, eta dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik 20 egun balioduneko epea iraganda (2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an), erabaki da behin betiko onestea UE-8 unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones Sainz Arpón, S.L.k sustatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta gai honetaz indarra duten gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Los Arcosen, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1101253