29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Soberako lurzatiaren kalifikazioa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea 52,49 metro koadroren kalifikazio juridikoaren espedientea, soberako lurzati deklaratzeko. Lurzati hori 12. poligonoko 111. lurzatiaren ondoan dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 103.1 artikuluan eta indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lekunberrin, 2010eko abenduaren 30ean.-Alkate udalburua, José M.ª Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1101431