29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 2/2010 aldaketaren gaineko espedientea. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2010eko azaroaren 10ean, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2010 espedientea.

Abenduaren 6an argitaratu zen, 2010eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta legeriak ezarritako jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsita dago aurrekontuko aldaketa hau.

Lekunberrin, 2010eko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1101292