29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ordenantzaren behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2010eko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera baten onetsi zuen Leitzako lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak egitetik eratorritako aprobetxamenduaren balorazioa arautzen duen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2010eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 8an.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da ondoren ematen den ordenantza; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman zaion idazketaren arabera.

Leitzan, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

ORDENANTZA, LUR URBANIZAEZINEAN ETXEBIZITZAK
EGITETIK ERATORRITAKO APROBETXAMENDUAREN
BALORAZIOA ARAUTZEN DUENA

Lurzoru urbanizaezinean familia bakarreko etxebizitzak egitetik Leitzako Udalari dagokion %10eko aprobetxamendua kalkulatzeko, prezio itunduko etxebizitzen gehieneko prezioen moduluak hartuko dira erreferentziatzat merkatu balioa kalkulatzeko, Nafarroako Gobernuak urtero onesten dituen balioen arabera.

Lurzoruaren kostuak kalkulatzeko ere, prezio itunduko etxebizitzen gehieneko salmentaren koefizienteak aplikatuko dira.

Ordainsari, tasa eta zergen kostuak estimazioen edo fakturen arabera aterako dira.

Eraikitzearen kostua izanen da hura egitearena gehi industria mozkinaren %15 eta gastu orokorrak.

Iragarkiaren kodea: L1101640