29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. "Unión Sindical de CC.OO. de Navarra" erakundearen estatutuen gordailua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2011ko urtarrilaren 26ko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: "Unión Sindical de CC.OO. de Navarra". Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren sinatzaileak hauek dira: José Ramón Fernández Rodríguez, Julián Indurain Laparra eta Carmen Sesma Beruete jaun-andreak.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1101879