29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2011ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa, UC-2 unitatean, Aldapa kaleko 4 zenbakiko eraikinaren gibelaldeko fatxadaren lerrokadura berria egiteko, delako eraikin horretako jabeek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Irurtzunen, 2011ko urtarrilaren 17an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1101573