29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2011ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, lur honen herri erabileraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batean:

2.049,81 metro koadro, lehorreko alorrekoak, 14. poligonoko 205A lurzatian, eta 366,77 m², larrekoak, 14. poligonoko 205B lurzatian, Faltzesko Landalurreko Ondasunen Erregistroaren arabera, El Arquillo alderdian.

Xedea da horiek 2. poligonoko 1433C lurzatiko 539,73 m²-ko larreekin trukatzea, baita 2. poligonoko 1433D lurzatiko 1.801,14 m²-ko lehorreko alorrarekin ere, Faltzesko Landalurreko Ondasunen Erregistroaren arabera. El Vedadillo alderdiko lurzati horien jabeak Salvador Fernández Navascués eta María Teresa Allo Allo dira.

Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Faltzesen, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1101639