29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa 236. lurzatiaren hirigintzako fitxan,
Lizarrako Alde Zaharreko BBBPBko 107. etxesailari dagokionez
(La Rúa kaleko 33). Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren 107. etxesaileko 236. lurzatiko hirigintzako fitxan aldaketa egitea, La Rúa kaleko 33ko eraikinari dagokionez. Sustatzailea Carlos Casas Napal da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2011ko otsailaren 7an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1102372