29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

6/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 6/2010 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gehikuntza eta kreditu berezia:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 9.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 9.000,00 euro.

Cortesen, 2011ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1101248