29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2011ko aldaketa tasa eta zerga-tasetan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2010eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011rako aldaketa zerga-tasa eta tasetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, tasa eta zerga-tasak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2011ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1101520