29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 2011ko prezio publikoen gaineko arauetan
eta ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Udal honek, 2010eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak udal zerga, tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten Burlatako Udalaren ordenantza eta arau fiskaletan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2011ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1101036