29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2009tik 2010era luzatutako udal aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Azaroaren 29an, 2010eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu zen, Udal honen 2009tik 2010era luzatutako aurrekontuko kontu-sail batzuen aldaketei buruz.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 5.299,30 euro gehiago.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 600 euro gehiago.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 7.400 euro gehiago.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 41.000 euro gehiago.

Gastuak, guztira: 54.299,30 euro gehiago.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 13.299,30 euro gehiago.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 41.000 euro gehiago.

Diru-sarrerak, guztira: 54.299,30 euro gehiago.

Orobat behin betikoz onetsirik gelditu da udal aurrekontua betearazteko 46. oinarria, udalkideen eta libreki izendatzeko karguen ordainsarien egokitzapenak direla-eta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2011ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1101035