29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udaleko egoitza elektronikoa eta hari lotutako erregistro elektronikoa sortzea

Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikoz Sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea bete beharrez, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, erabaki honen bidez sortzen da Berriobeitiko egoitza elektronikoa, bai eta egoitza elektroniko horri lotutako erregistro elektronikoa ere.

Indarrean den legediari jarraituz, Alkatetzak eman ebazpenaren bidez honako hau erabaki da:

1. Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, dekretu honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, www.berrioplano.es helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, une horretara arte diseinatu diren prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea ebazpen hau eta Egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Berriobeitiko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazio lanak Asociación Navarra de Informática Municipal (ANIMSA) enpresari esleitzea.

Berriobeitin, 2011ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

ERANSKINA ALKATETZAREN EBAZPENEAN

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Berriobeitiko Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa www.berrioplano.es izanen da, Interneteko domeinu hori Berriobeitiko Udalaren jabetza baita. Egoitza horren titularra Berriobeitiko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Asociación Navarra de Informática Municipal (ANIMSA) enpresak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, sarreren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.

3.-Prozedura elektronikoak.

ANIMSA enpresaren bidez, Alkatetzaren zuzendaritzaren azpian organo eskuduna baita, eta ANIMSAren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Iragarkiaren kodea: L1101249