29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa

Baztango Batzar Nagusiak, 2010eko uztailaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen ondoko herrilur hauek hasiera batean desafektatzea:

-9. poligonoa, 200. lurzatia, 3.354 m².

-9. poligonoa, 299. lurzatia (puska bat), 10.334 m².

-9. poligonoa, 300. lurzatia, 5.988 m².

Desafektazioaren xedea da lur horiek Santos Lizasoain Perezekin trukatzea, haren lur hauek hartzeko:

-3. poligonoa, 156. lurzatia, 2.138 m².

-3. poligonoa, 166. lurzatia, 274 m².

-74. poligonoa, 11. lurzatia, 749 m².

-74. poligonoa, 12. lurzatia, 2.200 m².

-74. poligonoa, 57. lurzatia, 7.247 m².

-75. poligonoa, 144. lurzatia, 2.588 m².

-75. poligonoa, 178. lurzatia, 7.116 m².

-9. poligonoa, 202. lurzatia (puska bat), 1.400 m².

Espedienteari lotutako perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2011ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1101034