29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa

Baztango Batzar Nagusiak 2010eko apirilaren 6an egin bilkura arruntean xedapen zatian hau dioen erabakia hartu zen, bertzeak bertze:

-Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea irekitzea, 36. poligonoko 132. eta 2 lurzatiak bereizten dituen bideari dagokionez, Ana Etulain Altzualdek eskatzen duen trukaketa egiteko.

-Hasiera batean aldatzea jabari publikoko ondasun horren kalifikazio juridikoa eta ondareko ondasun bilakatzea. Ondasun hori dokumentazio teknikoan agertzen da.

-Udaleko iragarki oholean edukitzea hilabeteko epean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen

-Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da ondasun horren kalifikazio juridikoaren aldaketa, baita ondareko ondasun bilakatzea ere.

Baztanen, 2011ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1101033