29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2010eko urriaren 13an egin osoko bilkura arruntean, 19. puntuan, erabaki zuen behin betiko onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 16. poligonoko 123. lurzatiari dagokionez (SUC II), lurzoru pribatuaren eta publikoaren arteko banalerroa aldatzeko eta Ertxuenenea etxean gehigarri bat eraikitzeko baimena emateko, Elizondoko Braulio Iriarte karrikan, Iñaki Unanua Goñik eta Juan Angel Arizmendi Bereauk sustaturik; horretarako ireki den espedientean dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2010eko azaroaren 15ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Antolamendu arauak:

Eraikinen gutieneko atzeraemangunea, lurzatian espazio publikora jotzen duen mugara: 5 m.

Eraikinak oinplano karratu edo angeluzuzena izanen du.

Debeku dira atzeramenguneak edo irtenune bolumetrikoak.

Debeku da mehelinetan baorik irekitzea.

Erabiltzeko arauak

Erabilera bereizgarria: Aparkalekua. Biltegiak.

Erabilera bateragarriak: bizitegietakoaren erabilera osagarriak.

Erabilera debekatuak: gainerako erabilerak.

Aprobetxamendu arauak

Gehieneko azalera eraikia: 48 m² (eraikin osagarrietarako aprobetxamendu gauzagarria, Baztango Udal Planaren 8. artikuluaren D atalarekin bat).

Azalera irekiek %50 kontatuko dira aprobetxameneduaren kontsumorako.

Kudeaketa arauak

Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa. Jabeak laga beharko du lurzatiaren lerrokadura ofizialetik kanpora gelditzen den azalera, baita hura urbanizatu ere.

Eraikitzeko arauak

Hirigintzako Araudiaren 8. artikuluan eta ordenantza orokorretako 48. artikuluan zer xedatu, hura eginen.

Iragarkiaren kodea: L1101026