29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari laguntzaile izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Laugarren izendapen proposamen osagarria.

2010eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 27koan, Pedro Aldunate Echarri jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, izan ere, hasieran izendatutako izangaietako batek deialdiaren oinarrietan eskatutako tituluetako bat izatea ez zuen frogatu.

Deialdiaren 7.4 oinarriari jarraikiz, izendapenerako beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko 30 egun naturaleko epea igaro denez, eta egiaztatu denez Pedro Aldunate Echarri jaunak ez duela dokumentazio hori aurkeztu, bidezko da baja hori epaimahaiak igorritako zerrendan (oposizioa gainditu dutenena) hurrengo dagoen izangaiarekin betetzea. Hala, hasierako izendapen proposamena osatuko da.

Era berean, egiaztatu da izendapenerako proposatu beharreko hurrengo izangaiek (Aitziber Sánchez Iturri eta Ana Areta Lara) ez dituztela deialdian eskatutako tituluak; hortaz, bidezko da hasierako proposamenean María José Urdangarain Sanz andrea sartzea, bera baita oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan aipatutako izangaien ondotik dagoena.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu den izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 28an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1101661