29. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2011ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2011ko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2011. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hau betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendeaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Aranon, 2011ko otsailaren 3an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L1102074